+34 630 45 00 02 babesaformacion@gmail.com

Guri buruz

Laneko eta eguneroko arriskuei aurre egiteko formakuntzak ematen dituen erakundea gara, pertsonen segurtasuna, ongizatea eta bizi-kalitatea sustatzera bideratuta dagoena.

Horretarako, hainbat formakuntza eta prestakuntza-programa eskaintzen ditugu, enpresa eta jarduera-sektore bakoitzaren behar espezifikoetara egokituak, langileei beren lanarekin eta eguneroko ingurunearekin lotutako arriskuak ulertzen eta prebenitzen laguntzen dietenak. Horrez gain, herritarrei, oro har, eguneroko istripuen ezagutza eta prebentzioa sustatzeko formakuntzak eskaintzen ditugu helduei eta haurrei zuzendutako ikastaroekin.  

Gure entitateak gure enpresaren misioarekin konprometitutako prestakuntza handiko profesional talde bat du. Gainera, zerbitzu bikaina eskaintzen ahalegintzen gara, gure bezeroen gogobetetze eta arrakastara bideratuta. Horretarako, formakuntza aktibo eta parte-hartzailean oinarritutako metodologia erabiltzen dugu, hausnarketa bultzatuz, pertsonek beren eguneroko bizitzan barneratu eta aplika ditzaten. 

Gainera, ekologiarekin eta jasangarritasunarekin konprometitutako entitate bat gara eta paperaren erabilera murriztea dugu helburu, prozedurak ahalik eta gehien digitalizatuz. 

Zergatik kontratatu gure formakuntzak? 

 

Laneko arriskuen prebentzioan, lehen sorospenetan, espazio konfinatuetan, su-itzalketan eta alturako lanenen inguruko formakuntzek enpresen legezko betebeharrak betetzeaz gain, onura argiak eskaintzen ditu, hala nola lan istripuen kopurua murriztea, eragindako lesioekin lotutako kostuen aurreztea eta legezko araudia betetzea. Gainera, lehen sorospenen eta suteen aurkako formakuntza onuragarria da gizartearentzat orokorrean, etxeko istripuekin lotutako zauritu eta hildakoen kopurua murrizten lagun dezakeelako.  

Gure prestakuntzari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta jar zaitez gurekin harremanetan.